• 17
    ABE
    2017
    Mendi irteera Intxurre

    Ez gara asko urrutiratuko oraingo honetan, Aldaba izango da gure abiapuntu. Bertatik

    gaurko gailur izango den Intxurre mendira igotzeko, lehendabizi Legorreta zahar baserritik
    pasako gara. Behin gailurrean, gure eskualdeari begirada bat botatzeko parada izango
    dugu, behatoki aparta. Berostegiko auzora jaitsi artean ez dugu atsedenik izango aldapa
    behera. Hasi eta bukatu leku ezberdinetan egingo den edozeinentzako moduko ibilaldia.

    Ibili beharrekoak ; 11,5 km. Bataz besteko denbora; 4,5 ordu.

    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.12.17
    Irteera/Itzulera ordua ; 8:30 a.m. / 13:30 p.m

  • 4
    ABE
    2017
    Federatu txartelak

    Aurten ere badator urtearen azken txanpa eta horrekin batera Mendian

    Federatu nahi duenarentzako txanda.
    Abenduak 4 ean hasiko gara eta astean bitan egongo gara AMALUR
    –ko txokoan. (Abendua-Urtarrila)
    ASTELEHENA eta ASTEAZKENA arratsaldeko 18:00 tatik 20:30 tara.

      Bakoitzak zenbat ordaindu behar duen jakiteko bidaltzen dizkizuet honako taula hauek.
       A taulan aurtengo asegurua zenbat kostako zaizun jakingo duzu.
       EMF eta Nazionala  atalak (Oriz daudenak) finkoak dira, denok ordaindu behar ditugu, eta FEDME, Pirinioak, Mundua, Espedizioak, Eskia, Snow –a eta BTT –a  opzionalak. Onuraduna aldiz, etxe batean bi Pirinaika ez jasotzearren da. (nere kontu ¡)
       B taulan aldiz, aukeraketa bakoitza egin aurretik atal bakoitzak zein babes duen jakin ahalko duzue.
    Egin aukeraketak eta ondoren batuketak.
    Behin horrela ordaintzeko hiru modu egongo dira.
       .- Betikoa, eskudirua. Ala ekarri behar duenak juxtu ekarri beharko du dirua. (Edo goraka borobilduaz ¡)
       .- Ordenagailuz ordainketa egin eta ziurtagiria ekarriaz. (Kontzeptu bezala; GMF+izen abizenak. Adibidez; GMF Aritz Munarriz Perez.)
       .- Bankuan diru-sartzea burutu eta ziurtagiria ekarriz. (Kontzeptu bezala; GMF+izen abizenak. Adibidez; GMF Aritz Munarriz Perez.)
    Ordainketa bukatzean etorri AMALUR –ko txokora eta eskaera burutuko dugu.

    Besterik gabe, ondo segi eta eskerrik asko lanak errezteagatik, denok bai gara AMALUR.
     

  • 3
    ABE
    2017
    Itziar-Deba

       Itziar-Deba inguruetara joango gara oraingoan. Ibilbidea astearekin batera, Andutz mendia igoaz ekingo diogu ondoren Lastur aldera jaisteko. Arenatanos baserrira inguratzearekin batera, garai batean Deba urez hornitzen zuen ubide bat izango dugu bidelagun, berriro ere Arbil mendiaren igoera hasi arte, behin Arbil-en Itziar-era jaistea besterik ez zaigu geratuko gaurko ibilbideari amaiera emateko.

    Ibili beharrekoak ;   12 km.             Bataz besteko denbora;   3,5 ordu.
    Irteera lekua ; Itzala taberna.            Noiz; 2017.12.03
    Irteera/Itzulera ordua ;  8:30 a.m. / 14:00 p.m

     

  • 13
    URT
    2018
    Ipar eskia, Somport

    Ipar eskia haitzakitzat hartuta, AMALUR M.E –ak honako proposamen hau luzatzen dizue, lagunartean asteburua Kandantxu inguruetan pasa nahi duenarentzat.
    Noiz; Urtarrilak 13-14 aste-bukaera.
    Non; Somport -en.
    Lolekua; Kandantxuko  “Refugio Albergue Valle de Aragón.”
                         .- Pentsio erdiko egonaldian, Larunbat gaueko afaria, loa eta Igande goizeko gosaria sartzen dira, gainontzeko otorduen antolaketa norbere esku gelditzen da.
    Asteburuko zenbatekoa;     Helduak; 56€    Gaztetxoek; 53€
      .- Eskiatzeari dagokion kostua bakoitzaren esku geratzen da.
      (Materile alokairua + Forfaita;   Helduek 13,5 €/egun   Gaztetxoek; 8,5 €/egun)
    Irteera ordua; Larunbata (Urtarrilak 13) goizean 7:00 -etan Itzala aurrean.
    Itzulera ordua; Igandean (Urtarrilak 14) iluntzean …
    Izen ematea;
      .-Izen emateko epea 2017.11.22 – etik 2017.12.15 – era egongo da zabalik.
      .- Aurre Izen ematea, atxikirik doakizuen txostena bete eta amalur.me@gmail.com  helbidera mezu bat bidaliz egin ahalko da.  
      .- Izen ematea baieztatzeko 2095 5049 64 1064334492 k.k. – zenbakian bakoitzari dagokion diru-sartzea egin behar da. (Izen abizenak jarri kontzeptu bezala)           
     
        ANimaTU !   

  • 19
    AZA
    2017
    Mendi irteera Udana-Aldola, Goierriko bira

    Gure eskualderi bira ematen dion ibilbidearen zati bat egingo dugu oraingoan, Aizkorriko
    parke naturalean kokatua bere gehiengoan, Udanatik atera eta Aldaola -ra bitartekoa hain
    zuzen ere. Bidean, goian agertzen den Artzanburu izango dugu punturik garaiena, eta
    Aizkorriko mendi zerrak ezkutatzen dizkigun Urbiako lautadetatik barrena Aldaolan emango
    diogu bukaera zeharkaldiari. Esan, oraingoan helduentzat soilik izango dela mendi irteera
    bere luzera kontutan izanik.

     

    ANIMATU !!

    Ibili beharrekoak ; 20 km. Bataz besteko denbora; 8,5 ordu.

    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.11.19
    Irteera/Itzulera ordua ; 8:00 a.m. / 17:00 p.m

  • 12
    AZA
    2017
    Mendi irteera Deskargatik Udana

    Egunon gaur ere, earra dauta !

       Asteburu honetarako iragarririk zegoen mendi-irteera bertan bera gelditzen da, Deskargati Udanara egingo den zeharkaldia ez da egingo, baina, izango da irteera alternatiboa (Lazkao inguruan 2-3 orduko mendi-buelta), beraz, eguraldi txarra izanagatio mendira joan nahi duenak azaldu dadila 8:30 -etarako Itzala aurrera.

    Egun ona izan dezazuela...

    AMALUR M.E.

  • 22
    URR
    2017
    Mendi irteera Finalistan eguna Errenterian

    Gipuzkoako mendi federazioak, eskolarteko mendi lehiaketa sailaren barnean antolatzen
    duen mendi irteera haitzakitzat harturik, Errenteriara joango gara oraingo honetan.
    Bertan, hemen beran doakizuen ibilbide hau burutuko da eta eguna osatu nahi izanez
    gero ekitaldi gehiago ere izango dira.

    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.10.22

    Irteera/Itzulera ordua ; 8:00 a.m. / 14:00 p.m

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 euro ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 8
    URR
    2017
    Mendi irteera Xoldokogainara

    Atlantikoko itsasotik habiatuta Pirinioetako lehen tontorra den XOLDOKOGAINA (436m)

    mendira joango gara oraingo honetan. Lapurdiko lurretan kokatua, Nafarroako mugetatik
    oso hurbil, Biriatu udalerriko lursailetan hain zuzen ere.
    Behi bidean, gure gaurko helburu den mendiaren magala zeharkatuz, lehenik “Poiriers”
    eta ondoren “Osins” izeneko lepoak gurutzatuko ditugu, denbora guzian, zailtasunik
    gabeko igoera erosoa eginez, edonorentzako ibilbide bihurtzen delarik. Behin tontorrean,
    gure begien gozamenerako, Txingudiko badia osoa guretzat geratzen da.

    Ibili beharrekoak ; 8 km. Batez besteko denbora; 3 ordu.

    Punturik baxuena; 100 m Punturik garaiena; 486 m.
    Irteera lekua ; Itzala taberna. Noiz; 2017.10.8
    Irteera/Itzulera ordua ; 8:30 a.m. / 14:00 p.m

  • 1
    URR
    2017
    Mendi irteera Murubera

    Nafarroa garaiak eta Arabak bat egiten duten inguruan dagoen MURUBE (1129m)

    tontorrera joango gara oraingo honetan. Horretarako, Urbasa hegoaldeko Amezkoa
    bailaran dagoen Larraona herrira hurbilduko gara, berau, hasera eta bukaera puntua
    izango delarik.
    Behin bidean, San Benito baseliza ondotik pasaz, Aizluzera igoko gara, bertatik,
    zuzenean MURUBE tontorrera joateko (behatoki ederra benetan). Itzuleran, Arteako baso
    sorgindua bisitatzeko aprobetxatuko dugu berriro Larraona herrian amaituz zailtasun
    ertaineko ibilbide hau.

     

    Ibili beharrekoak ; 11.5 km. Punturik bajuena; 742 m.
    Batez besteko denbora; 4 ordu. Punturik garaiena; 1.129 m
    Irteera ordua ; 8:00 a.m. Irteera lekua ; Itzala taberna.

     

Garraioa
<< 2017, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /