• 8
    URT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurtengoan ere arrakasta handiz ospatu zen III San Silbestre proba. Eguraldi paregabea izan genuen bertara hurbildu ginenok.
    Haurren lasterketa oso polita izan zen. 200 haur baino gehiagok parte hartu zuten; 3 urtez beherakoak lehenik aitatxo eta amatxoen eskutik helduta eta ondoren, 4-5-6 urtetakoak. Haien atzetik atera ziren 7-8, eta 9-10 urtetakoak. Lehia handia egon zen!
    13.00tan ekin zion helduen lasterketak. Urduritasunak antzematen baziren ere, gogoz irten ziren 170 bat parte hartzaileak. Plaza gunetik igarotako 2 alditan, Ángel Vázquez lazkaotarra zihoan taldeburuan, eta aise igaro zuen helmuga 15 minutu eta 52 segundoren ostean. Haren atzetik sartu ziren Ibai Mendia eta Adrian Pajares.
    Nesken kategorian, aldiz, Naroa Arrieta lazkaotarra gailendu zen 20 minutu eta 17 segundoz korrika aritu eta Maider Unanue eta Amaia Azkarateren aurretik.
    Giro bikainean amaitu zen sari eta zozketako oparien banaketa NEREA JATETXEAren aurrean muntatuta zegoen karpa inguruan.
    Eskerrik asko proba burutzen lagundu duzuen guztioi, patrozinatzaileei, ikustera hurbildutakoei, eta nola ez, partehartzaileei. Mila esker!

     

    Hona hemen argazki batzuk. (https://plus.google.com/photos/104611704374150886758/albums/6101989556173765313?authkey=CIWE9eS8jpOg-wE)

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /